Autobusen edukieraren %100 berreskuratu du Dbusek

0
PRUEBA

Aste honetatik aurrera, Dbusek bere autobusen edukieraren %100 eskainiko du. Hortaz, bidaia bakoitzean egongo den leku kopurua handiagoa izango da.

Edukiera %100era handituz, autobusetara igo ahal izango den pertsona kopurua koronabirusaren aurretiko edukiaren araberakoa izango da, eta edukiera hori ibilgailuen fabrikatzaileek markatzen dute. Era berean, eserleku guztiak erabili ahal izango dira. Oraindik ere maskaren erabilera derrigorrezkoa izango da 6 urtetik gora erabiltzaile guztientzat.

Neurri horrekin modu eraginkorragoan erantzun ahal izango diogu zerbitzuen erabiltzaileen gero eta eskari handiagoari, eta aldi berean, Dbuseko lineen eskaintza handituz joan. Era berean, okupazio handiko autobusak monitorizatuko dira, behar diren espedizioetan zerbitzua indartzeko, eta autobus artikulatuen flota osoa martxan jarri da okupazioa murrizteko eta erabiltzaileen arteko distantzia soziala handitzeko.