Barakaldok Gurutzetako Balejo haur-parkean estalkia jartzeari ekin dio

0

Aste honetan jarriko dira martxan haurrentzako parkeari Gurutzetako bolatokia estalkiz hornitzeko lanak. Obraren adjudikazio-prozesua Covid-19aren pandemia baino lehen hasi zen; 176.487,13 euroko adjudikazio-aurrekontua du.

Alarma egoerako konfinamendua arintzeko faseek eta pandemiak etendako epe administratiboak berrabiarazteak Covid-19ak etendako lanak martxan jartzea ahalbidetu dute. Horrela, datorren astetik aurrera PVCzko oihalezko estalki bat jartzen hasiko dira, duela gutxi San Bizente auzoko Errosario kaleko parkean jarri dutena bezalakoa.

Estalkiari eusteko, parkearen erabiltzaileentzako jesarleku eta lorategi izango den egitura bat jarriko da. Euritik eta eguzkiaren izpietatik babesteaz gain, estalkiak ere zeregin garrantzitsua beteko du, haur parkea  haren iparraldean dagoen autobidetik isolatuko baititu. Aldiz, parkearen hegoaldean estalkia altxatuko dute, eguzki argia aprobetxatzeko.

Hau izango da Barakaldoko estalitako seigarren haur-parkea,  eta udazkenerako prest egongo da, lanak gutxienez 3 hilabete eta erdiko iraupena izango duela aurreikusten baita.