Bihar irekiko du Enplegu eta Gizarte Kohesio Arloak Lasesarreko etxerik gabekoentzako gaueko aterpetxea

0

Datorren asteazkenean, ekainaren 10ean,  etxerik gabekoentzako gaueko aterpetxea irekiko du Barakaldoko Udaleko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloak. Aterpetxe horrek 28 plaza izango ditu (horietatik 5, emakumeentzat, gizonengandik bereizita). Pertsona horientzako dauden gainerako zerbitzuak ere eskainiko dira, hala nola Santa Teresako eguneko zentroa eta Caritasek San Bizenten duen jantoki soziala.

Barakaldoko Udal Kirol Erakundeak (UKEk) Lasesarreko kiroldegia eta Ezbai kafetegia laster irekiko direla jakinarazi ondoren hartu da erabakia,  osasun-krisiak iraun duen bitartean etxerik gabekoei zerbitzu integrala emateko erabili baitira instalazio horiek.

51 lagunek erabili dute zerbitzua.  «Hala ere, Kiroldegian erabili dutenetatik  bakar bat ere ez da kalean geratuko, kiroldegia berriro irekitzen dutenean. Guztiek izango dute non bizi», esan du Juan Antonio Pizarro zinegotzi ordezkariak. Hilaren 10ean berriz irekiko den gaueko aterpetxean dauden 27 plazez gainera, plan bat prestatzen ari dira etxerik gabekoek bizi-proiektu berri bat has dezaten.