Bilbobusek COVID-19 gaitzaren kontrako protokoloari buruzko AENOR-en ziurtagiria lortu du

0

Bilbobus da Euskadin hiri garraioko lehen enpresa lortzen duena AENOR-ek COVID-19 gaitzaren kontrako kudeaketaren protokoloei buruz ematen duen ziurtagiria.

Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailaren xedea da Bilbobusen zerbitzuak erabiltzen dituztenei konfiantzarik handiena eskaintzea bidaiatzeko, eta, hala, garraio publikoa erabiliz mugitzeko dituzten ohiturak berreskuratzeko; funtsezko alderdia da hau, itxialdiaren mailetan behera egiteko urrats hauetan ohikotasunera arrakastaz itzultzeko.

Bilbobusen COVID-19 gaitzaren kontrako protokoloak AENOR-ek ziurtatzen ditu, eta jasota daude haietan Bilbobusen erabiltzaileak zerbitzuekin kontaktuan sartzen diren une guztiak, ibilbidea hasi aurretik, bitartean eta amaitutakoan kontaktu hori gerta daitekeen une guztiak.

Horrez gain, egiaztatu da bat datozela Estatuko eta nazioarteko organismo batzuek eta besteek (hala nola Osasun Ministerioak edo Laneko Segurtasun eta Osasuneko Estatuko Institutuak…) emandako gomendio eta betebeharrak aintzat hartuz osatutako gidarekin.

Ziurtapen prozesuaren funtsezko osagai gisa, AENOR Bilbobus ikustera etorri da, eta ikuskapen zorrotza egin dio ebaluazio bidez, bai lekuan bertan, bai agiri bidez, ziurtatzearren protokolo egokiak aplikatzen ari dela eta frogatzearren birusaren hedatzea saihesteko haren konpromisoa.