COVID-19 gaitzak eragindako krisian Bilbogarbi finkoen jarduera murriztu egin zen, eta lau Bilbogarbietatik bakarra egon zen irekita.
Astelehenan, maiatzak 18, lau Bilbogarbiak (Artxanda, Larraskitu, Zorrotza eta aipatutako Elorrietakoa) hasi ziren lanean, baina ordutegi murriztuarekin, artean ere. Egun horretan, ostera, laguntasunik gabeko Bilbogarbia hasi zen berriro lanean, bai eta ostalaritzan atez ate beira batzeko zerbitzua eta merkataritzan atez ate papera eta kartoia batzeko zerbitzua. Bilbogarbi Mugikor Laguntzaduna handik astebetera hasi zen lanean, maiatzaren 25ean.
Eta atzotik aurrera, lau Bilbogarbi finkoak hasi dira atzera ere ohiko ordutegiarekin, osasun alerta jo aurrekoarekin.