Bilbok Zorrotzako eta Otxarkoagako azoka txikiak % 100ean eta Boluetakoa % 50ean egiteko baimena emango du

0

3. fasea iristean, Bilboko Udalak Zorrotzako eta Otxarkoagako azoka txikiak egiteko baimena eman du, saltoki guztiekin (% 100arekin), hau da, 13 eta 74 posturekin, hurrenez hurren. Azoka horiek bihar, ekainak 10, egingo dira.

Bestalde, domekan, hilak 14, Boluetakoa egingo da saltokien erdiekin (% 50era, hortaz), hau da, 120 saltokirekin.

Kasu guztietan, salmentarako azalera handiagoa izango da baina baimendutako saltoki gehien dituzten azoketan egin behar izan da ahaleginik handiena. Helburua da azoka guztiak osasun-agintariek eskatutako neurriak betez egin ahal izatea eta saltzaileen eta bezeroen arteko ezinbesteko distantzia fisikoak uneoro gorde ahal izatea.

Oraingoz, Plaza Barriko azokatxoa ez da egingo, ezin delako antolatu betiko lekuan. Arkupeko eremuak libre egon behar du, oinezkoentzat eta ostalaritzako establezimenduen erabiltzaileentzat, dagokion segurtasun tartearekin.