Bilboko Udal Hilerria, Bizkaiko hiriburuko hilerri nagusia, bihar itzuliko da, ekainak 10, betiko ordutegira: 8:00etatik 20:00etara, bisitetarako.
Deustukoa, ostera, dagoeneko betiko ordutegiarekin dabil, bi aste ezkeroztik: 08:00etatik 15:00etara.
Horrela, bada, Bilbao Zerbitzuak entitateak, zeina Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailaren mendekoa baita, erabiltzaileei eta bisitariei jakitera ematen die ezen Bilboko udal-hilerriak ohikotasunera itzuli direla, baina agintariek agindutako segurtasun neurriak bete behar direla uneoro, han ere.
Gogorarazi behar da ehorzketen eta errausketen zerbitzuak goizez bakarrik dabiltzala.