Diego El Cigalak Euskaldunan eman behar zuen kontzertua 2021eko urriaren 28an izango da

0

Aurreikusita zegoen 2020ko ekainaren 19an izan beharrean, Diego El Cigalak 2021eko urriaren 28an, 20:30ean, aurkeztuko du “Canta a México” disko berria Euskaldunako Auditoriumean.

25 urteko nazioarteko ibilbide artistikoa duen artistak 12+1 diskoa aurkeztuko du. Bertan, flamenkoaren eta Mexikoren arteko mestizajea omentzen du, boleroekin eta rantxerekin fusionatuz.

7 Grammy sari irabazi, bost kontinenteetan lan egin eta 70 herrialde baino gehiagora heldu ondoren, kantaoreak erronka berriari ekingo dio. Errespetuan eta miresmenean oinarrituta, El Cigalak omenaldi hunkigarria egiten dio Mexikori, flamenkoa herrialde horretako musikarekin uztartuz, modu naturalean, freskoan eta ausartean, hori baita bere ezaugarrietako bat.

“Somos novios”, “La llorona” edo “Bésame mucho” dira Diego El Cigalak bere disko berrian jaso dituen rantxera motako bolero batzuk. Beste alde batetik, artistak bere ukitu pertsonala ematen die abestiei, inor hotz ez uzteko. Horretarako, Madrilgo abeslariak, ezinbesteko mariatxia gehitu dio pianoak, perkusioak eta kontrabaxuak osatutako bere ohiko taldeari.

Eskuratutako sarrerek egun berrirako balioko dute. Dena den, erosleren batek bere sarreren dirua berreskuratzea gura badu, gaurtik aurrera egin ahal izango du, eskuratzeko erabilitako kanal bera erabiliz.