Donostiako Udal gimnasioetako aldagelak eta dutxak ireki dira

0

Donostiako Udalak jada ireki ditu udal kiroldegietako gimnasioak, aurretik ordua hartuta, eta instalazioen edukiera %50era murriztuta. Gainera, igandean argitaratutako Eusko Jaurlaritzaren dekretuak erabiltzaileen artean gutxienez 2 m-ko distantzia bermatzen bada, edukiera %60koa onartzen du eta aldagelak eta dutxak erabiltzeko aukera ere ematen du.

Horregatik, Donostia Kirolak aldagelak eta dutxak bihartik aurrera irekitzea erabaki du, nahiz eta erabiltzaileei ahalik eta gehien mugatzea gomendatzen zaien.

Aldagela horietarako sarbideetan, segurtasun neurri horiek bermatzeko gehieneko edukiera duen kartela jarriko da. Beraz, erabiltzaileei edukiera hori errespetatzeko eskatuko zaie.