Establezimenduen errotulazioa euskalduntzeko laguntzak eskaintzen ditu Donostiak

0

Gaurko egoera dela eta, tokiko establezimenduek inoiz baino bertako bezero gehiago izango dituzte. Horietako asko euskaldunak izango direla eta, Jon Insausti, kulturako eta euskarako zinegotziaren ustez “bezero horiei euskarazko zerbitzua ematea, eta establezimendu barruko zein kanpoko oharrak euskaraz idatzita egotea onuragarria izango da establezimenduarentzat”.

Gainera gogoratu nahi izan du donostiarren %60k eta gipuzkoarren %80k ulertzen duela euskara, eta hori dela eta, euskara kontuan hartzea garrantzitsua izango dela. Horrela, “euskararen presentzia eta erabilera ziurtatzen den heinean, establezimenduaren komunikazioa hobetu, bezeroen asebetetzea areagotu eta negozioari balio erantsia ematen zaio”, gogorarazi du zinegotziak.

Horregatik, Donostiako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez tokiko merkataritza eta ostalaritza laguntzeko indarrean dituen dirulaguntzak eta doako zerbitzuak gogorarazi nahi ditu.