Euskaldunak berriro ekingo dio jarduerari

0

COVID-19aren ondorioz ezinbestekoa izan den itxieraren ondoren, Euskaldunak berriro irekiko ditu ateak. Talde osoa Jauregian egongo da berriro modu fisikoan, bezeroen esanetara, eta dena prest izango du, mota guztietako bilerak jasotzeko.

Jauregiak beti bezala jarraitzen du lanean, heltzen den eskari bakoitzaren beharretara egokituz, une honi dagozkion gehigarriekin: segurtasun protokoloei buruzko bermea aretoetan eta guneetan (edukierak eta jendearen artean gorde beharreko tarteak, sarbideak eta jendearen joan-etorriak eta guneen garbiketa).

Halaber, Euskaldunak, teknikariek eta aretoetan dauden laguntzarako langileek, aretoetan eta gune guztietan prebentzio neurriak hartuko dituztela bermatzen du. Ekitaldi bakoitzak aurretiazko azterketa eta prebentziozko neurriei buruzko plan indibidualizatua izango duela ziurtatzen da.

Euskaldunaren moldakortasuna gogorarazi behar da. Bertako aretoek ekitaldi bakoitzaren formatura eta tamainara egokitzeko gaitasuna dute (10 pertsonatik 2.000ra), eta, ondorioz, ekitaldi bakoitza berezia da.

Elkartzeko leku segurua, arautegia une oro aldatzen ari den salbuespenezko egoera honetan. Horrez gain, Euskaldunak duen gune aniztasuna oso alternatiba garrantzitsua da egungo egoeran bulegoak txiki geratu zaizkien enpresentzat.