San Bizenteko bolatokian iriste-erraztasuna hobetu du Barakaldoko Udalak

0

San Bizenteko bolatokiko iriste-erraztasuna hobetzeko lanak amaitu ditu Barakaldoko Udalak, Iñigo Asensiok zuzentzen duen Barakaldo Kirolaken bitartez. Kirol-ekipamendu horrek irtenbide bat eskatzen zuen, mugikortasun urrikoei instalazioetan sartzen uzteko. Horretarako, oinezkoentzako arrapala bat jarri da, dagokion barandarekin, bolatokira kirolaz gozatzera doazenen iriste-erraztasuna eta erosotasuna bermatzeko.

32.223,97 euroko inbertsioa egin da, oztopo arkitektonikoak arrapala batekin kentzeko.

Gainera, argi-puntu berri bat jarri da bolatokiko sarreran argiztapena hobetzeko.

San Bizenteko bolatokia hiriko kirol ekitaldirik handienetakoa da. San Bicente Klubak 115 bazkide ditu eta bolatokiak – 1974an inauguratu zutenak – Euskadiko, Bizkaiko eta Estatuko txapelketak hartzen ditu, liga probintzialaz gain.