Udaltzaingoak Barakaldoko aisialdirako guneetan barbakoen zigiluari eutsiko dio

0

Angel Madrazo Herritarren Segurtasunerako eta Babes Zibileko zinegotziak baieztatu duenez, oraingoz Barakaldoko barbakoak aldi baterako zigilatzeko neurria mantenduko dute, baita udalerriko aisialdirako guneetan barbakoa eramangarriak edo desmuntagarriak erabiltzea ere.

Hartutako neurria eraginkorra izan dela baieztatu du Madrazok. «Ekimen horri esker, Tellaetxe Parkean eta Argalario mendian ez da jende pilaketarik izan, beraz, larunbatean eta igandean leku horietara joan direnek  egun batez gozatzeko aukera izan dute familian edo lagunekin, distantzia sozialari buruzko jarraibideak mantenduz», adierazi du.

Arloko arduradunaren ustez, Udaltzaingoa eta Babes Zibileko kideak lehen ordutik bertaratu zirenez, distantzia soziala zorrotz bete ahal izan zen, «Beste udalerri batzuetan bizi izandakoak bezalako egoerak saihestuz».