Gazte bat atxilotu dute Karrantzan bainuetxe batean lapurreta egin nahian ari zela

0

Hemezortzi urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo ertzainek Karrantzan, bertako bainuetxe batean lapurreta egin nahian ari zela.

Goizeko hamaika eta erdiak aldera, poliziaren laguntza eskatu zuten Karrantzako bainuetxe batetik, gizonezko bat, dirudienez, barrura sartu nahian ari zela eta. Balmasedako Ertzain-etxeko herritarren segurtasunerako dotazio bat berehala hurbildu zen adierazitako lekura, eta eraikinaren beheko solairuko leiho batek behartu izanaren zantzuak zituela ikusi zuen. Patruila barrura sartu zenean, gazte bat aurkitu zuen, eta agenteak ikustean ihes egiten saiatu zen.

Susmagarria identifikatzen ari ziren bitartean, agenteak konturatu ziren hainbat gela nahastuta zeudela eta gauza batzuk eramateko prestatuta zituela. Horren aurrean, agenteek atxilotu egin zuten ustezko lapurra, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, eta polizia-egoitzara eraman zuten beharrezko izapideak egitera Agintaritza Judizialaren aurrera eraman baino lehen.