Hemezortzi alderdi politiko aurkeztu dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara

0

Ekainaren 8an amaitu zen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara hautagai-zerrendak aurkezteko epea, eta gaur argitaratu dira aurkeztutako zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Guztira 18 alderdi politiko aurkeztu dira, horietatik 12 hiru lurralde historikoetan aurkeztu dira, bost hautesbarruti bakarrean eta bat bitan.

Araban 12 hautagai-zerrenda aurkeztu ziren 2016an, eta orain, berriz, 14 aurkeztu dira, honako hurrenkera honetan:

1.- EUSKAL HERRIA BILDU ( EH BILDU)

2.- ALDERDI POPULARRA + CIUDADANOS (PP+Cs)

3.- EUZKO ALDERDI JELTZALEA- PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV)

4.- EUSKADIKO ALDERDI SOZIALISTA — EUSKADIKO EZKERRA   PSE-EE (PSOE)

5.- LIBRES POR EUSKADI / EUSKADIREN ALDEKO LIBREAK (LxE-EaL)

6.- BIDEZKO MUNDURANTZ POR MUNDO MÁS JUSTO PUM+J

7.- VOX (VOX)

8.- EQUO BERDEAK – VERDES DE EUSKADI (EQUO BERDEAK – VERDES DE EUSKADI)

9.- ONGI ETORRI (O. E.)

10.- ANIMALIEN TRATU TXARREN KONTRAKO ALDERDI ANIMALISTA / PARTIDO ANIMALISTA CONTRA EL MALTRATO ANIMAL (ATTKA/PACMA)

11.- ELKARREKIN PODEMOS-IU (PODEMOS-AHALDUGU/EZKER ANITZA-IU)

12.- ESCAÑOS EN BLANCO / AULKI ZURIAK (EB / AZ)

13.- LIGA FORALISTA – FORUZALEAK (L.F.F.)

14.- RECORTES CERO – LOS VERDES – MUNICIPALES (RECORTES CERO – LV – M)

 

Bizkaian, 2016an bezala, 15 hautagai-zerrenda aurkeztu dira, honako hurrenkera honetan:

1.- EUSKAL HERRIA BILDU Federazioa ( EH BILDU)

2.- EUZKO ALDERDI JELTZALEA- PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV)

3.- PP+Cs (PP+Cs)

4.- EUSKADIKO ALDERDI SOZIALISTA EUSKADIKO EZKERRA   PSE-EE (PSOE)

5.- BIDEZKO MUNDURANTZ POR MUNDO MÁS JUSTO PUM+J

6.- LIBRES POR EUSKADI (LxE)

7.- EQUO BERDEAK – VERDES EUSKADI

8.- PARTIDO COMUNISTA DE LOS TRABAJADORES EUSKADI / EUSKADIKO LANGILEEN ALDERDI KOMUNISTA (ELAK/PCTE)

9.- ESCAÑOS EN BLANCO / AULKI ZURIAK (EB / AZ)

10.- ELKARREKIN PODEMOS-IU (PODEMOS-AHALDUGU/EZKER ANITZA-IU)

11.- PARTIDO ANIMALISTA CONTRA EL MALTRATO (PACMA) / ANIMALIEN TRATU TXARREN KONTRAKO ALDERDI ANIMALISTA (PACMA/ATTKAA)

12.- VOX (VOX)

13.- ALDERDI HUMANISTA – PH

14.- LIGA FORALISTA – FORUZALEAK (L.F.F.)

15.- RECORTES CERO-SOLIDARIA-LOS VERDES (Recortes Cero-LV-S)

 

Gipuzkoan 11 hautagai-zerrenda aurkeztu ziren 2016an, eta orain, berriz, 14 aurkeztu dira, honako hurrenkera honetan:

1.- EUSKAL HERRIA BILDU ( EH BILDU)

2.- ALDERDI POPULARRA + CIUDADANOS (PP+Cs)

3.- EUZKO ALDERDI JELTZALEA- PARTIDO NACIONALISTA VASCO   (EAJ-PNV)

4.- EUSKADIKO ALDERDI SOZIALISTA — EUSKADIKO EZKERRA   PSE-EE (PSOE)

5.- BIDEZKO MUNDURANTZ POR MUNDO MÁS JUSTO PUM+J

6.- EUSKADIREN ALDEKO LIBREAK-LIBRES POR EUSKADI (LxE/EaL)

7.- EQUO BERDEAK – VERDES DE EUSKADI (EQUO BERDEAK – VERDES DE EUSKADI)

8.- ESCAÑOS EN BLANCO / AULKI ZURIAK (EB / AZ)

9.- VOX (VOX)

10.- ELKARREKIN PODEMOS-IU (PODEMOS-AHALDUGU/EZKER ANITZA-IU)

11.- UNIÓN CRISTIANO DEMÓCRATA ESPAÑOLA (UCDE)

12.- PARTIDO ANIMALISTA CONTRA EL MALTRATO (PACMA) / ANIMALIEN TRATU TXARREN KONTRAKO ALDERDI ANIMALISTA (PACMA/ATTKAA)

13.- RECORTES CERO-LOS VERDES

14.-PARTIDO LIBERTARIO-ALDERDI LIBERTARIOA (P-LIB)

 

2016an baino hautagai-zerrenda bat gehiago

Uztailaren 12ko hauteskundeetara 18 alderdi politiko aurkeztuko dira, 2016an aurkeztu zirenak baino bat gehiago. 2012an, berriz, 20 alderdi aurkeztu ziren.

Gora egin du hautagai-zerrendak hiru lurralde historikoetan aurkeztu dituzten alderdien kopuruak. 2016an 9 alderdik aurkeztu zituzten zerrendak Euskadi osoan, eta orain, berriz, 12k. Bost alderdi aurkeztu dira lurralde historiko bakarrean eta alderdi bat bitan.

Lurralde historikoen arabera, Araban 2 hautagai-zerrenda gehiago aurkeztu dira, Bizkaian zerrenda kopurua mantendu egin da eta Gipuzkoan hiru gehiago aurkeztu dira.

Azkenik, aipatzekoa da bertan behera utzi ziren apirilaren 5eko hauteskundeetarako aurkeztu ziren hautagai-zerrenda berberak aurkeztu direla. Salbuespen bakarra Partido Libertario-Alderdi Libertarioa da, orain Gipuzkoan aurkeztu baita eta apirileko hauteskundeetarako ez baitzen lurralde bakar batean aurkeztu.

Hauteskunde Batzordeek alderdi politikoek aurkeztutako dokumentazioa aztertzeko, irregulartasunen bat ote dagoen hautemateko eta, halakorik balego, horiek zuzentzeko epea ireki dute orain.

Izapide horiek amaitu ondoren, hiru lurralde historikoetako Hauteskunde Batzordeek ekainaren 15ean aldarrikatuko dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-prozesuan parte hartuko duten hautagai-zerrendak. Zerrenda horiek hurrengo egunean argitaratuko dira EHAAn, eta egun horretan bi eguneko beste epe bat irekiko da administrazio-auzietarako dagokion epaitegian errekurtsoak aurkezteko.

Hautagai-zerrendaren baten aldarrikapena inpugnatzen bada, epaitegiak ekainaren 20ra arteko epea izango luke errekurtsoak ebazteko. Epaia Konstituzio Auzitegian babes-errekurtsopean jarri ahal izango da, eta horri buruzko erabakia ekainaren 26a baino lehen eman beharko litzateke, egun horretan hasten baita hauteskunde-kanpaina.