Hiru gaztek app bat sortu dute instalazioetako edukiera denbora errealean ezagutzeko

0

Industria Ingeniaritzako hirugarren mailako ikasle batek eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako tituludun bik merkataritzako edo aisialdiko lokalen edukiera kontrolatzeko eta, horrela, osasun krisiak ezarritako segurtasun neurriak betetzea errazteko aplikazioa sortu dute.

Menu erraz baten bitartez eta klik gutxi batzuetan, YetPlan app-ak (yetplan.com), adibidez, taberna baten okupazio-maila ezagutzeko eta terrazan mahai batez gozatzeko erreserba egiteko aukera ematen die erabiltzaileei, eta, aldi berean, negozioaren kudeatzaileari espazioa kudeatzeko doako tresna ematen dio.