Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, abian jarri dira ‘ITXEKI Hondarribia’ talka planaren barnean Hondarribiko Udalak COVID-19aren krisiak sortutako ekonomia egoerari aurrera egiteko deitu dituen dirulaguntzak eskatzeko erizpide aldaketak.
Hala, deialdia Hondarribiko enpresa guztiei zabaldu zaie, ez bakarrik 10 langile baina gutxiagoko enpresei, haseran esan zen moduan.
Gainera, ez da beharrezkoa izango jarduera ekonomikoaren helbide fiskala Hondarribian izatea, baina bai noski jarduera ekonomiko bera.
BAZ irekita dagoenez, eskaerak telematikoki www.hondarribia.eus udal web gunean egiteaz gain, BAZen bertan aurkezteko aukera egongo da bihartik hasita. Azken eguna, ekainaren 29 izango da.