Hondarribiko Udala ‘Pierre Lotiren txokoa’ parkean egokitzapen lanak egiten ari da

0

Hondarriko Udalak egokitze lanak hasi ditu Puntalean dagoen ‘Pierre Lotiren txokoa’ parkean.

“Gaur egun lurrez eta hartxintxarrez osatutako parkearen zoladura aldatu egingo da, ez baita egokia ibiltzeko eta parkearen mantentze lanetarako deserosoa da gainera. Belar txarra jaio da, eta egoki ikusi da Udaletik belar txar hori kendu eta gainean asfalto gorri inprimatua jartzea” esan du Carrion zinegotziak.

“Lan hauek egitearekin batera, ondoko bidegorrian dauden zulotxoak estaliko dira, horretarako parkea egokitzeko erabiliko den asfalto gorria erabiliko delarik. Bi lanen aurrekontua 30.877 eurokoa da” gehitu du Carrionek.

“Jarrita dagoen iturriak ez dauka ura zirkulatzeko ezinbestekoa den bonbarik, eta hala ur isuria gertatzen da eta litro gehiegi alferrik galtzen dira. Hori dela eta, egokia ikusi dugu beste iturri bat jartzea, eta orain dagoena lore batzuekin apaintzea”.