Joxe Azurmendi pentsalariak Pentsamenduaren historia Euskal Herrian liburua argitaratu du.
Erdi Aroan hasi eta XX. mende hasiera arteko pentsalariak eta eskolak aztertu ditu Azurmendik. Liburu argigarria, Antonio Casado da Rocha UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Hedakuntza zuzendariaren hitzetan: “Badago ezagutzen ez den euskal pentsamendua, eta liburu honek hutsune garrantzitsu bat betetzen du”. Bat dator Lorea Agirre Jakineko zuendaria, “lehen aldiz, Euskal Herrian azken hamabost mendeetan izan diren pentsalarien bilduma egin du Azurmendik”.
Ur-jauzia bilduma berriaren lehen zenbakia da Azurmendiren argitalpena; bilduma ere Jakinen eta Katedraren elkarlanaren emaitza da, eta Laboral Kutxaren laguntza jaso du. Jada salgai dago.