Arkeologia eta paleontologia-ikerketarako dirulaguntzen deialdia ireki da Bizkaian

0

Euskara, Kultura eta Kirol Sailak 2020an Bizkaiko Lurralde Historikoan arkeologia- eta paleontologia-jarduerak egiteko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ditu. Laguntzak honako hauek egiteko ematen dira: arkeologia-prospekzioak (ikusmen-prospekzioa, geofisikoa eta laginketen bidez egindakoa barne); arkeologia-zundaketa, -kontrol eta -indusketak; labar-artearen azterketa eta altxaeren azterketa estratigrafikoa. Halaber, laguntzak jaso ditzakete jarduera paleontologikoek eta ondasun edo gune arkeologiko edo paleontologikoei eragiten dieten beste batzuek.

Dirulaguntza eskatzea eragin duten proiektuak 2020ko ekitaldian garatu beharko dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak, kalifikatutako eta inbentariatutako kultura-ondasunak kontserbatzeko, hobetzeko, zaharberritzeko eta induskatzeko laguntza-programak babesteko konpromisoan, lurraldean arkeologia- eta paleontologia-jarduerak egiteko dirulaguntzak ematea onartu du, eta 80.000 euro bideratu ditu programa horretara.

Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 23tik uztailaren 13ra bitartekoa izango da, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Zerbitzuko bulegoetan (María Díaz de Haro kalea, 11. Bilbo) edo Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://www.ebizkaia.eus/eu/hasiera ).