Josu Erkorekak une gogor hauetan euskal langile publikoek egindako lana aitortu eta eskertu du

0

Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Andrés Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordearekin eta Juan María Barasorda Funtzio Publikoko zuzendariarekin batera, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministro Carolina Darias-ek deitutako Administrazio Publikoaren Konferentzia Sektorialean parte hartu du gaur.

Josu Erkorekak pandemia honen une gogorretan langile publikoen lana aitortu eta eskertu du. Hala, «kausa publikoarekiko konpromisoa bermatzeko lan ausarta egin duten» langile publikoek erakutsitako konpromisoa nabarmendu du, ez bakarrik osasunaren, segurtasunaren edo oinarrizko zerbitzuen “lehen lerroan egon direnak, baizik eta funtsezko zeregina bete behar duten langile guztiena». “Une honetan aurre egin beharreko etapan, inork ez du zalantzan jartzen sektore publikoaren protagonismoa funtsezkoa izango dela. Gizartea sektore publikoaren jarduera konprometituaren zain dago, eta horrek zerbitzu publikoarekiko konpromisoa bermatzera bultzatzen ditu langile publikoak «.