Tapiak krisiari aurre egiteko Eusko Jaurlaritza hartzen ari den neurri multzoa izan du hizpide

0

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua elkarrizketatu dute, gaur goizean, ETBko Egun on Euskadi saioan. Tapia deseskalatze fasearen arduraduna da, eta koronabirusaren krisiari aurre egiteko Eusko Jaurlaritza hartzen ari den neurri multzoa izan du hizpide. Beste hainbaten artean, honako hau azpimarratu du:

«Automobilgintzaren aldeko apustuak bere osotasunean izan behar du, orokorrean aztertu behar dugu, hor baititugu aukerak eta indarguneak. Teknologiak dibertsifikatzea funtsezkoa da. Ibilgailu elektrikoa bai, noski, baina badira beste aukera batzuk, hidrogenoa, adibidez.

Zer aukera dago bigarren agerraldi bat egoteko? Zer gertatuko litzateke ekonomiarekin? «Bigarren agerraldirik balego, neurri kirurgikoak beharko lirateke. Baina enpresa traktoreek dibertsifikatzeko gaitasuna dute».

«Datorren urtean hazkundea izango da. Enpresei dibertsifikatzen lagundu behar zaie: Renove plana martxan jarri dugu, baina Estatuak gehiago egin behar du».

«Gaixotasuna ez da desagertu: normaltasun berrian harekin bizitzen jakin beharko dugu. Ez dugu presarik; fase osoan esan dugu sendotasunez eta pausoz pauso joango garela».