Euskadiko bainurako denboraldi ofiziala abian da

0
_

Arabako urtegian pasa berri den asteburuan eta gaur Bizkaiko hondartzetan dago bainurako denboraldi ofiziala. Hala, Osasun Sailak gogorarazi nahi du prebentzio-neurriak hartu behar direla koronabirusa zabaldu ez dadin. Aldi berean, nabarmendu behar da, denboraldia hastearekin batera, Osasun Sailaren, URAren eta saneamenduko erakunde kudeatzaileen arteko koordinazio- eta zaintza-lanak hasiko direla, uraren kalitatea bermatzeko.

TRANSMISIOA SAIHESTEKO GOMENDIOAK

Hondartzak eta bainu-eremuak aisiarako eta astialdirako lekuak dira, eta pertsona ugarik bisitatzen dituzte, uda-sasoian. Udalek eta aldundiek, Osasun Sailarekin lankidetzan, haien kudeaketa-planak garatu dituzte, birusaren transmisioa murrizteko: SARS-CoV-2ren pandemiaren ondorioz EAEko hondartzak eta bainu-eremuak irekitzeko eta erabiltzeko osasun-irizpideak,

Koronabirusa urarekiko kontaktuaren bidez kutsatzeko aukera oso txikia da; izan ere, transmisio-bide nagusia eztularen eta doministikuen bidez sortzen diren arnasketa-jariakin bidez eta pertsonen arteko kontaktuaren bidez gertatzen da.

Osasun Sailak gogorarazten du hondartzen erabilera arduratsua egiteko eta transmisioa geldiarazteko, herritarren eginkizun aktiboa ezinbestekoa dela, bai eta hondartza bakoitzaren erabilera-neurriak betetzea eta osasun-gomendioak betetzea ere:

  • Hondartzara joan aurretik, komeni da erabilera-baldintza berriak, sarbidekoak eta edukierari buruzkoak ezagutzea, eta egonaldi laburragoak planifikatzea, hala pilaketak murriztu eta espazioa partekatzeko beste pertsona batzuekin.
  • Hondartzan gaudela, komeni da bizikide ez ditugun pertsonekin 2 metroko distantzia mantentzea, bai uretan, bai uretatik kanpo, bai eta eskuak sarri garbitzea eta desinfektatzea, eztul eta doministiku egitean ahoa estaltzea eta erabili eta botatzeko zapia erabiltzea edo ukondoaren barruko aldea erabiltzea, eskuoihalak ez partekatzea, adingabeek prebentzio-neurriak betetzen dituztela zaintzea, hondartzako erabilera-arauak eta -baldintzak betetzea eta salbamendu- eta sorospen-zerbitzuen ohar eta gomendioak errespetatzea ere.
  • COVID19arekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero (arnasketa-sintomak, sukarra…), ez da hondartzara joan behar, edo hondartzatik irten behar da, baldin eta sintomak nabaritzen ditugunerako bertan bagaude, eta osasun-zentroarekin jarri behar da harremanetan.