Euskal Sagardoak uzta berria aurkeztu du

0

Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenak Euskadiko Sagardo Naturalaren 2019ko uzta aurkeztu du Chillida Leku Museoan.

Uzta handia izan da kopuruan 2019koa, guztira, 3,2 milioi litro Euskal Sagardo ekoiztu dira bertako 5,5 milioi kilo sagarrekin. Sagardo lurrintsu eta orekatuak lortu dira, aurreko uztakoekin alderatuta arinagoak ahoan eta alkohol graduazio baxuagokoak orokorrean.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, gaurko aurkezpenean parte hartu du. Orozek gogorarazi ditu Covid-19ak eragindako krisiaren ondoren Euskadiko edarien sektorearen lehiakortasuna mantentzeko Eusko Jaurlaritzak abian jarri dituen neurriak.

Neurri ekonomikoei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euroko zirkulatzaile lerro berri bat gaitu du, Finantzen Euskal Erakundearekin elkarlanean. Zazpi urterako maileguak izango dira, baldintza abantailatsuekin, Euskadiko upategietarako, eta hiru urteko gabezialdiarekin (3 + 4) eta +%1eko euriborrarekin.

Bestalde, sagardotegien eta upategien posizionatzea eta merkaturatzea ere indartuko dira, sustapen-ekintza berrien bidez.

Garu egun Euskal Sagardoa Jatorri Izendapena 45 sagardotegik eta 250 ekoizlek osatzen dute, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban.