Zaldibarko zabortegian Alberto eta Joaquin bilatzeko operatiboari buruzko informazioa

0

Gaurko buletinean sartu ditugun irudietan, Zadibarko zabortegian, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze bilatzeko obra-lanetan eta operatiboan, azken 7 egunetan egindako aurrerapen esanguratsuenetako batzuk zehatz-mehatz ikus daitezke.

  • D1            zabor-jauzian materialak ateratzen, bahetzen eta kentzen, B4      bilaketa-eremuaren   goiko aldean, Alberto            Sololuze          eta Joaquín   Beltrán            Zaldibarko zabortegian bilatzeko prozesuan ateratako       materialak      biltzen dituen I.          hondakin-gelaren alboan.
  • Materialak      ateratzen, bahetzen eta garraiatzen B1        bilaketa-gunean, zabortegiko            lixibiatuen putzua      zegoen            tokian, baskularen plataformaren azpiko aldean.
  • Hondakin-jauziaren euste-dikea eraikitzeko lanak, D2 eremuan pilatutako materialaren edozein luizi        berrik A8        autobidean eraginik izan ez dezan.
  • B1 bilaketa-gunetik autobideraino gerta daitekeen edozein lur edo zabor-jausiren euskarri izango den dikea eraikitzeko lanen egungo egoera.
  •  Irudi        honek bilaketaeremuetako   indusketetan ateratako materialak biltzeko I. hondakin-gela zabaltze lanak erakusten    dizkigu.     Gelaxka handitzen ari da, B4 eta B1 bilaketa-eremuetan    aterako diren materialak      jaso     ahal izateko. 

DIKEA ERAIKITZE-LANAK ETA AUTOBIDEAREN ALBOKO HONDAKINAK KENTZEA

Elena Morenok, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordeak gaur jakinarazi du, dagoeneko luizien ondorioz lerratutako hondakinez garbi dagoen B2 bilaketa-gunearen goiko aldean, jausi berrien arriskuei  aurre egiteko euste-dike bat eraikitzen ari direla. Dikea eraikita, A8 autobidearen Irunerako noranzkoan, Zaldibarko zabortegiaren parean itxita dauden bi erreiak berriro ireki ahal izango dira, horretarako momentu egokia iristen denean.

Elena Moreno, Ingurumen sailburuordearen adierazpenak eta informazio gehiago IREKIAN:

https://bit.ly/3e17Wfe