Barakaldoko Udalak zakurrentzako parkeetako ateak ireki ditu berriro. Konfinamendua arintzeko hirugarren fasean egonik, ekipamendu horiek berriro irekitzea erabaki da, hiriko maskotak azken urteetan haientzat prestatutako espazioetan modu seguruan jarduteko eta gozatzeko aukera izan dezaten.
Barakaldok 8.000 metro koadro inguru eskaintzen ditu, zakurren aisialdirako bereziki. Zehazki, lau txakurgune ditu hiriak:. lehenengoa Clara Campoamorren egokitu zen, 2.000 metro koadro baino gehiagorekin. Bigarrena, Lasesarren dago, eta 1.312 metro koadro hesitu ditu maskotentzat. Zuhatzu-Ateagabeitiakoa da hirugarrena, 2.346 metro koadrorekin. Laugarrena, Lutxanan dago, 1.979 metro koadrorekin.