Barakaldoko Udalak, adinekoenganako tratu txarrez sentikor, hainbat aholku argitaratu ditu

0
PRUEBA

Barakaldoko Udalak adinekoei zuzendutako hainbat aholku argitaratu ditu, tratu txarrak antzeman eta nola jokatu jakiteko. Posta elektronikoz eta udalaren webgune bidez  zabaldu da neurria, gaur ospatzen den Zahartzaroan Abusuez eta Tratu txarrez Jabetzeko Munduko Egunaren karietara,  batzuetan ezkutuan gertatzen den errealitate hori ikusarazteko.

Gaurkoa prebentziozko jardunaldi bat da, eta herritarren artean kontzientzia piztea du helburu, tratu txarrak jasaten ari direlako edo abusuen biktima izan daitezkeelako susmoak piztu ditzaketenei laguntzeko premiaz jabetzeko. 65 urtetik gorakoa da barakaldarren % 26,45. Horiek guztiak zaurgarriak dira abusua, abandonua edo indarkeria jasatekotan. «Adinekoen tratu txarren 5 kasutatik bat baino ez da detektatzen. Horregatik, oso garrantzitsua da ulertzea, besteak beste, zertan datzan tratu txarra, zein motatakoak diren eta nola jokatu halakorik gertatuz gero», azaldu du Rakel Olalla Barakaldoko Emakume Arloko zinegotziak.

Liburuxkak, adibidez, tratu txar motak (psikologikoa, fisikoa, ekonomikoa edo sexuala) eta tratu txar-emaile motak (etsaiak, autoritarioak eta ekonomikoki mendekoak) azaltzen ditu, baita tratu txarrak jasan dituenak izan ditzakeen seinaleak ere. Gainera, dokumentuak balioa ematen dio adinekoei tratu ona emateari, haiekiko errespetua, heziera eta duintasuna bultzatuz.

Barakaldoko Udalak bat egiten du bereziki prebentziozkoa den jardunaldi honekin, adinekoentzako tratu onak bultzatu, defendatu eta suspertu daitezen.