Barakaldoko Udalak ez du atseden-guneetan barbakoak egiteko debekua kendu

0
PRUEBA

Hiritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arloko zinegotzi Ángel Madrazok adierazi duenez, oraingoz itxita egongo dira Barakaldoko atseden-guneetako barbakoak.

Neurria betetzeaz arduratuko da Udaltzaingoa, batez ere Tellaetxe parkeko eta Argalario mendiko barbakoa-guneetan. Aldi berean, Babes Zibileko boluntarioek argibideak emango dizkiete herritarrei, eta gel hidroalkoholikoa eta maskara higienikoak banatuko dituzte.

«Uste dugu ez dagoela, gaur gaurkoz, barbakoak erabiltzeko murrizketak bertan behera uzteko baldintza egokirik», adierazi du Madrazok, bai eta, bide batez, txosten teknikoek erabateko zuhurtzia aholkatzen dutela eta, datozen egunotan, jende-pilaketak erakartzen dituen jendaurreko egintzarik ez antolatzeko ere.  Ekainaren 24rako aurreikusitako suak eta bestelako gizarte-kulturazko ekitaldiak, esaterako.

«Nonahi arituko dira udaltzainak gizarte-urruntze neurriak behar bezala betetzen direla kontrolatzen. Udaltzaingoak eskatu du ez antolatzeko jende ugari erakar dezakeen jarduerarik, hori gomendatu baitute osasun-agintariek», esanez amaitu du.