Eusko Jaurlaritzak IEBM-CMCE-A premiaz egiteko eskatu du

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua
PRUEBA

Ministro Kontseiluak 16.000 milioi euro izango dituen Ez Ohiko Covid-19 Funtsa sortzea arautzen duen eta banatzeko eta ordaintzeko arauak ezartzen dituen Lege Errege Dekretua onetsi ondoren, Eusko Jaurlaritzak erabateko desadostasuna adierazi nahi du foru araubideei dagokienez arau osoa bideratzen eta Euskadik funts horretan duen partaidetza ezartzeko erabili beharko litzatekeen modu pakzionatua baztertzen duen alde bakarreko planteamenduarekin. Eusko Jaurlaritzak, Itun Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren – IEBM-CMCEa premiaz biltzea eskatu du, Euskal Kupoa zehazteko Metodologiari buruzko Legearen urraketa nabarmena bideratzeko eta aldebiko ikuspegiarekin Euskadiko Autonomia Erkidegoak lege horretan parte hartzea adosteko.

Eusko Jaurlaritzak, LED berak jasotzen duen bezala, ulertzen du, COVID-19 Funtsa “aurrekontu izaera duen ez ohiko funtsa denez, eta bere xedea COVID-19ak eragindako krisiaren ondoriozko aurrekontu jazoeraren aurrean finantzaketa handiagoa ematea izanik, Autonomia Erkidegoei eta Autonomia Estatutua duten Hiriei egingo zaizkien transferentzien bitartez”, ezinbestekoa dela Euskadik funts horretan izan behar duen partaidetzarako prozedura itundua eta adostua abian jartzea, indarrean dagoen Kupoaren Legearen 11.4 artikuluak hitzez hitz eta zuzenean agintzen duen bezala. Hori dela eta, LEDren bitartez, funtsaren lehenbiziko hiru tarteetan Euskadiren partaidetzari dagokionez egiten den aurre ezarpena, eta tarte horietako batean baldintzarik gabeko transferentzien bitartez partaidetzarik ez izatea, Euskadik Estatuarekin duen erlazioa arautzen duten finantzazko arauen kontrakoak dira.

Espainiako Gobernuak, alde bakarreko erabakiz, tarte bakoitzaren banaketarako irizpideak ezarri ditu LEDan (9.000M/€ osasun arloko gasturako, 2.000M/€ hezkuntza arloko gasturako eta 5.000M/€ jarduera ekonomikoaren erorketaren ondoriozko diru-sarreren jaitsierari erantzuteko –horietatik 800M/€ garraio publikoan izandako diru-sarreren jaitsierari dagozkie–. Horrez gain, Euskadiko Autonomia Erkidegoa laugarren tartetik kanpo utzi da, era arbitrarioan, foru sistema fiskalak gainerakoekin “homologatzea zaila” izatearen aitzakiarekin. Egia esan, inolako oinarririk ez duen motibazioa da, sistema fiskalen arabera ez baitago alderik transferentziak dituzten banaketarako irizpideetan, garraio arloko diru-sarreren jaitsieretan ezta funtsaren nondik norakoetan ere.

Euskadiko Autonomia Erkidegoaren partaidetza Itun Ekonomikoaren Batzorde Mistoan ezarri behar da. Joan den martxoan, bi gobernuek, Batzorde hori urteko lehenengo seihilekoan egiteko konpromisoa hartu zuten. Horrez gain, bertan, defizitari eta zor publikoari buruzko termino berriak onetsi beharko dira.

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia Sailburuak aldebiko ikuspegiarekin lanean jarraituko du María Jesús Montero Ogasun Ministroarekin, ekonomia eta enplegua berreskuratzeko lanean zentratu ahal izateko Euskadik aurrekontu arloan beharko duen esparru ekonomikoa izan dezan, krisialdi honetatik ahalik eta azkarren irtetea lortzeko.