Gobernuak aurrera egin du gardentasun-ereduan

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Gobernu Kontseiluak onartu egin du “EAEko eta bere sektore publikoko administrazio orokorrean gardentasuna ezartzeko mailari buruzko 2019ko balantzearen txostena”. Bosgarren urtez jarraian prestatu du Eusko Jaurlaritzak dokumentu hau eta, horrela, 2015eko urtarrilaren 13an hartutako konpromisoa bete du; orduan, informazio publikorako sarbidea, publizitate aktiboa eta gardentasunaren eta gobernu onaren kulturaren aurrerapena arautzeko neurriak onetsi zituen.

Eusko Jaurlaritzak “Gobernu Ona”ren filosofian errotuta duen gardentasun-ereduan aurrera egiten eta finkatzen jarraitzeko duen konpromisoa erakusten du txostenak. Halaber, publizitate aktiboarekin, gardentasunarekin eta partaidetzarekin zerikusia duten herritarren eskubideetan aurrera egiten jarraitzeko erronkak ere jaso ditu.

“EAEko eta bere sektore publikoko administrazio orokorrean gardentasuna ezartzeko mailari buruzko 2019ko balantzearen txostena” Gardena gardentasun-atarian argitaratuko da, interesdun guztiek kontsultatu eta Gardenaren informaziora jo ahal izateko.