Donostiako 55. Jazzaldiak bere programa aurkeztu du. Aurreratu bezala, bertako taldeek bertako zati garrantzitsua bereganatuko duten arren, mugak ireki izanak, hurrengo asteetan programara izen garrantzitsuak gehitzea ahalbideratu du.
Jadanik ezagutzen ziren bertako taldeei Europako izen esanguratsuak gehitzen zaizkie 55 Jazzaldia programazioan: Bugge Wesseltoft, Mariza, Lina, Raül Refree, Michel Portal, Salvador Sobral, Bojan Z…
Oraindik Jaialdiak bere programazioak lanean dihardu, izan ere bertan behera geratu diren doako kontzertuei erantzun bat eman nahian dira. Hor kokatuko dira bertako talde asko, eta hurrengo egunetan ezagutaraziko dira beraien izenak eta baita kontzertuen formatua.