Donostiako enpresek tokiko zerbitzu bat dute eskariak etxera entregatzeko

0

Bereziki merkataritzako eta ostalaritzako enpresa txikiei zuzendua da, eta helburu nagusia haien jarduera suspertzea eta enpleguari eustea delarik, tokiko ekimen honek garraio zerbitzu bat eskaintzen die nahi duten saltokiei, hauek beren eskariak etxera banatzeko aukera izan dezaten.

Garraiobide hauek zero isurikoak izango dira, bai bizikleta zein ibilgailu elektrikoak, mugikortasun jasangarriaren alde Udalak dakarren estrategiarekin eta Donostia Sustapenak bultzatzen duen Smart hiriaren planarekin bat datorrena.