Gipuzkoako hiriburuko udal igerilekuak ekainaren 22tik aurrera irekiko dira. Duela bi aste udal gimnasioak ireki ziren, eta datorren astelehenean, udal kiroldegietako barruko eta kanpoko igerilekuak zabalduko dira.
Gimnasioak eta barruko igerilekuak kirol jardueran erabiltzaileen artean 1,5 m-ko distantzia errespetatzeko egokituko dira. Hori dela eta, Etxadi eta Intxaurrondoko gune hezeetan beste urteetan baino erabiltzaile gutxiago izango dira. Paco Yoldi, Etxaldi eta Intxaurrondon aldiz, udako ordutegia estreinatuko dute, eta beraz, igande arratsaldetan ere irekiko da.