Donostiako Udalari egiten diren komunikazioen %80a elektronikoki egiten dira

0

Udalinfo sistema eraginkorra bilakatu da herritarrekin harremanetan jartzeko. Horrela ondorioztatzen da herritarrentzako arreta-zerbitzuak egiten duen herritarren postontziaren urteko txostenetik. Bertan, Udalari kontsultak, kexak eta iradokizunak helarazteko erabilitako sistema teknologia berrien bidez egindakoen hazkundea ikusten baita. Esaterako 2019an 19.748 kontsulta, kexa edo iradokizun jaso dira guztira, aurreko urtean baino %14 gehiago. Horietatik 14.641 kanal teknologikoen bidez jaso dira.

Gobernantzako zinegotzi delegatu Juan Ramón Vilesek azaldu duenez, «Internet, egindako komunikazioen %64arekin, Dpostontzia aplikazio mugikorrarekin batera (%15), baieztatzen dute teknologia berriak izan direla donostiarrek Udalari bere kezkak helarazteko gehien erabili duten bidea».