Koarentenan Donostiako suhiltzaileek 396 desinfektatze-zerbitzu egin dituzte

0

Donostiako Suhiltzaile Zerbitzuak 396 desinfekzio zerbitzu egin ditu pandemia garaian. Martxoaren 23az geroztik, suhiltzaileek 27 adinekoen egoitzen desinfekzioeran parte hartu dute. Hasieran, eremu komunak desinfektatzen eta, ondoren, egoitza bakoitzera hamar joan-etorri egin dituzte aldizka.

Eneko Goia alkateak adierazi duenez, adinekoen egoitzez gain, “Udalaren Suhiltzaile Zerbitzuak mendekotasuna edo ezgaitasuna duten pertsonen 11 zentroz, gizartetik bazterturik dauden pertsonak dituzten 9 aterpetxez edo zentroz, 9 ekipamendu publikoz, hala nola autobus-geltokia eta azokak, eta udalaren hainbat egoitzaz arduratu da”.

Pandemiaren aldi kritikoenean, apirileko bigarren hamabostaldian, zerbitzuak 40 interbentzio prebentibo baino gehiago egiten zituen astean; une honetan, berriz, kopurua 6 interbentziora murriztu da astean.

Aparteko lan horiei erantzun ahal izateko, Suhiltzaileen Zerbitzuak bere antolamendua egokitu behar izan du apirilean eta maiatzean. Ekainean, berriz, ohiko egitura berreskuratu du, “baina erne dago egoerak atzera egiten badu”, Goiak adierazi duenez.