Konfinamenduan Mandas-Dukearen hainbat material lapurtu dituzte

0

Enrique Ramosek, Ekologia zinegotziak eta Cristina Enea Fundazioaren arduradunak, Udalaren izenean salatu duenez, “gertakariak apirilaren 4ko gauean izan ziren, konfinamendu goreneko aldian. Antza denez, ezezagun batzuk parkera sartu ziren eta jauregi zaharreko ate bateko sarraila bortxatu ondoren, bertara sartu eta hainbat objektu lapurtu zituzten. Udaltzaingoa bertaratu zenean, gaizkileak joanak ziren. Agenteek hatz-markak eta DNA laginak jaso zituzten, egileak aurkitzeko eta lapurtutako objektuak berreskuratzen saiatzeko».

Kaltetutako koadroa jada espezialistei bidali zaie zaharberritze lanak egiteko. Ramosek adierazi duenez, «Kalte materialetatik haratago, Donostiako ondarearen aurkako erasoa da, eta, zehazki, Fermin Lasala Mandasko dukearen legatuaren aurkako erasoa.