Maskarak ez dira lurrera jaurti behar

0

Marisol Garmendiak, Donostiako Gune Publikoko zinegotziak, gogorarazi duenez, «maskarak behin erabilita, zakarrontzietan edo birziklatu ezin den zaborrontzietan utzi behar dira. Jakin behar dugu maskara horiek bide publikoan uztea praktika txarra dela, baten bat kutsatuta egon daitekeelako, eta ekintza kutsagarria. Toki askotan jada ikusten dira ibai eta itsas hondoetan plastikozko maskarak eta eskularruak, koronabirus bidezko kutsatzeak saihesteko erabiltzen direnak «.

Maskarak auzo guztietan antzeman diren arren, Erdialdean eta Grosen jaso dira gehien, hondartzak hurbil daudelako, beharbada.

Garmendiaren esanetan, «kaleak garbitzeko zerbitzuko langileek ezin dute kutsatu, maskara horiek lurretik jaso behar dituztelako. Erraza da zakarrontzi batean uztea, hondarreko frakzioko edukiontzietan, edo etxera eramatea zabor-poltsara botatzeko, gero dagokion edukiontzian uzteko «.