“Oporretan Euskaraz” udalekuetan parte hartzeko aukera

0

Aurten ere Donostiako Udalak Euskara Zerbitzuen bidez antolatzen dituen Oporretan Euskaraz udaleku irekietan izena emateko aukera dago oraindik.

Talde batzuk bete diren arren, oraindik beste batzuk geratzen dira betetzeko. Horregatik, interesa izanez gero, komeni da ahalik eta azkarren izena ematea online edota harremanetan jartzea Udaleko Euskara Zerbitzuarekin (udala_euskara@donostia.eus / 943483750 – 943453334).

Udaleko Euskara Zerbitzuak esperientzia zabala dauka udaleku hauen antolakuntzan, 25 urtetik gora hain zuzen ere. Haurrek ongi pasatzeaz gain, Euskararen normalizazioan eragiteko tresna baliagarria dira udalekuak, euskara lantzeko eta erabiltzeko helburua ondo betetzen dutelako. Gainera, Donostiak eskaintzen dituen jolas eta aisiarako aukerak baliatzen dituzte.