URAk Zabala errekaren zati bat lehengoratu du

0

URAk Zabala erreka zaharberritu du Iturbero kalean, Araian, Asparrengo udal-mugartean. Zehazki Iturbero kaletik ibaian gora hasi eta errota zahar bat elikatzen zuen eta Zirauntza ibaiaren ezkerraldetik doan ubide batekin bat egiten duen arte doan zati batean.

Jarduerak 25.000 euroko inbertsioa izan du, eta helburua bikoitza izan da. Alde batetik, ezkerraldeko hiri-eremuari eragiten zioten gainezkatzeak murriztea. Beste alde batetik, landare-estaldura lehengoratzea eta estalita zegoen zati bat argitara ateratzea.

Asparrenako Udalak lurren kudeaketan emandako laguntzari eta landareztatzeko sarbidea erraztu zuten erriberarren laguntzari esker egin ahal izan zen jarduera.

Obrak honako hauek izan dira:

  • Iturbero kaletik gora eraitsi dira erdi eroritako horma bat eta behin-behineko mota bat, ibilgua zabaldu da, bi ertzak landareztatu dira eta bide-zidor bat prestatu da zortasun-eremuan.
  • Iturbero kaletik ibaian behera, kanal-errekarekin bat egiten duen lekutik gertu, Zabala erreka jariatzea eragozten zuen estaldura bat kendu da, sekzioa handitu da Udalak utzitako lursail batzuetan, eta Zabala errekak errotaren ubide zaharrera joateko egiten duen bidea erraztu da, ibilgu-ohearen goragune artifizial bat kenduta.

Jaduera honetan zehar ibaiertzen birlandaketan Lizarrak (Fraxinus excelsior), Astigarrak (Acer Campestre) eta Hurritzak (Corylus Avellana) landatu dira, eta, era berean, zuhaixkak ere landatu dira, hala nola: Endrinoak (Prunus spinosa), Sauco (Sambucus nigra), Arrosa (Rosa sempervirens edo R. gr. Canina) eta Cornejo (Cornus saguinea).