PRUEBA
Datorren ekainaren 22, 23 eta 24an, Zinema eta Giza Eskubideen Erakustaldi bat egingo da Donostiako Antzoki Zaharrean, Donostiako Giza Eskubideen Bulegoak eta Donostia Kulturak antolatuta.
Erakustaldi horretan, hiru dokumental proiektatuko dira, 18. Giza Eskubideen Zinemaldian programatutakoak, baina ezin izan zen egin joan den apirilean, osasun larrialdia zela eta. Apaga la luz y verás (2020) dokumental autobiografikoa da, ikusmen gutxiko Ibon Casas musikari eta musikagileari buruz; Ernest Lluch, libre y atrevido (2020), berriz, ETAk eraildako politikari sozialistari buruzkoa da; Bi urte, lau hilabete eta egun bat (2020) Euskadiko kontzientzia eragozpenaren eta antimilitarismoaren mugimenduari buruzkoa da.