Sonia Pérez Ezquerra: “Nahi dugun turismo-ereduan elkarrekin lan egiteko aukera dugu, Espainia marka sendotuz, erkidegoaren eta sektorearen onuran”

0

Sonia Pérez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak bilkuran parte hartu du CONESTUR . Bertan, Euskadik, Kanariekin batera, Espainiako autonomia-erkidegoak ordezkatzen ditu. Bilkuran, Pedro Sánchez presidenteak Turismo Sektorea Sustatzeko Plana aurkeztu du, Nadia Calviño presidenteordearekin eta ​Arancha González, José Luis Ábalos, Reyes Maroto, José Manuel Rodríguez Uribes eta José Luis Escrivárekin batera.

Espainiako Turismo Kontseilua (CONESTUR) kontsulta-organo bat da, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioari atxikia eta sektore publiko eta pribatuaren arteko elkarrizketa, partaidetza eta lankidetzaren topagune izateko sortua. Koordinazio lan hori nabarmendu nahi izan du sailburuak, azalduz “garrantzitsua d[el]a elkarrekintza publiko-pribatuko eredu hobetuetan, turismoko balio eta kode etikoetan lan egitea, ez ahazteko turismo jasangarria eta jarraitua dela azken helburua”.

Alde horretatik, Sonia Pérez Ezquerrak gobernantza partekatu hori eta Espainiako Gobernuren lidergoa babestu ditu, ezin bestekoa baita autonomia-erkidegoekin koordinatzeko, baita erantzun goiztiarrerako ere, batez ere COVID19ari buruzko neurriak eta protokoloak ezartzeko orduan.

“Autonomia-erkidegoek sentitu dugu ondo eman zaigula arreta, informazio guztiaren, protokoloen eta sektoreko bilkura guztien bidez, bereziki Reyes Maroto ministroaren lanari esker; izan ere, ministroa beti agertu da entzuteko prest, konprometitua, turismoko sektorearen beharrizan eta aurreikuspenen berri aktiboki entzunez”.

Etengabeko solaskidetza hori oso garrantzitsua izan da “autonomia-erkidegoek turismo-eredu oso desberdinak ditugun” eszenategi honetan, “eta hori aukera bat da, aberastasuna eta aniztasuna sortzen dituelako”. Izan ere, gogora ekarri duenez, “turismoa da lekuz kanporatu ez daitekeen industria bakarretako bat eta, beraz, balio erantsi handia du”.

Fase honetan, Euskadik destino seguruaren marka duela sustatu eta zabaltzen ari gara. “Bi epetako estrategia batez lan egin dugu: erresistentzia eta susperraldia. Pasa dugu dagoeneko erresistentzia-etapa, eta orain susperraldian gaude, eta hor kokatzen da turismo-sektoreari laguntzeko plan espezifikoa. Autonomia-erkidegoek oso ondo ikusten dugu plan hori, ekonomia suspertzeko zein likidezia eta kaudimenerako neurriak eta lehiakortasun eta dinamizaziorako askotariko laguntzak biltzen dituelako; gainera, zati oso garrantzitsu bat turismoaren produktua sustatu, merkaturatu eta garatzeari eta Espainia marka destino seguru gisa sendotzeari dedikatzen dio”.

“Covidak gure bizitzak asaldatu ditu, baina orain aukera paregabea dugu epe erdi eta luzeari begira jarrita gure herrialdearentzat nahi dugun turismo-ereduan lan egiteko. Profesionalagoa eta, ahal dela, are kalitate handiagokoa den sektore eta eredu baten oinarriak finkatu behar ditugu.  Horretarako, ezin bestekoa dugu destino segurua garela sustatzeko kudeaketa lana, baina baita beste alderdi oso garrantzitsu batzuk: lehiakortasuna, prestakuntza eta digitalizazioa. Autonomia-erkidegoak Ministerioarekin batera ari gara alderdi horiek lantzen, eta Plan honetan horiek kontuan hartzea dira.