Gobernuak langile publikoek telelanean jarraitu ahal izatea adostu du

0

Eusko Jaurlaritzak, gaur, alarma-egoera amaitu ondoren lana eta familia bateragarri egiteko neurriei eta osasuna zaintzeko neurriei buruzko akordioa sinatu du CCOO eta UGT sindikatuekin.  “Euskadiko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialaren» bileran ELAk ere parte hartu du. LAB ez da bilerara joan.

“Euskadiko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorial”aren bileran, Gobernuak honako proposamen hau egin die sindikatuei: lan presentzialera itzultzetik salbuetsita zeuden taldeek etxetik lanean  jarraitu ahal izatea alarma-egoera amaitu ondoren, eta, hala, lana eta familia bateragarri egin ahal izatea. Akordioak honako xehetasun hauek dakartza:

  • 14 urtetik beherako adingabeak edo mendeko adinekoak kargura dituzten langile publikoak, betiere behar bezala justifikatuta, “nahitaezko eginbehar”tzat joko dira, eta lan ez-presentziala egiten jarraitu ahalko dute, hurrengo irailaren 7ra
  • Covid-19aren aurrean “bereziki sentikorrak” diren taldeetakoek lan ez-presentziala egiten jarraitu ahalko dute, datorren irailaren 7ra Arrisku-mailaren sailkapena Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak berrikusi ahalko du.
  • “Telelanaren programa”n dauden langileek egoera horretan jarraituko dute, harik eta deialdi berria indarrean sartu arte. Eskabideak aurkezteko epeak ekainaren 03an amaitu ziren, eta, orain, eskabideak aurkezten ari dira.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak 7:30etatik aurrera sartzeko ordutegi malgua mantenduko du.