Kalteberak diren 12.500 pertsonak baino gehiagok jaso dute etxean beren medikazioa pandemia hasi zenetik

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, farmazia-eragileak eta bolondresak elkarlanean jardun dira krisiaren hasieratik, sendagaiak etxez etxe banatu eta  tratamenduen luzapena ahalbidetzeko. Beti ere, honoko helburuarekin: kolektibo zaurgarriok (adineko pertsonak, mendekotasun egoeran daudenak, pluripatologikoak, kronikoak, eta abar…) farmazia edota osasun zentroetara joateak eurentzako eta profesionalentzako dakartzaten arriskuak saiheste aldera.

Guztira, arriskuan dauden eta kalteberak diren 12.579 lagunek jaso dute botika etxean. Gainera, martxoaren 17tik, 676.000 lagunek baino gehiagok bi hilabeterako tratamendua jaso ahal izan dute, farmaziara edo ospitalera behin baino gehiago joatea saihestuz. Era berean, pazienteei 90.000 dei egin zaizkie, kolektibo kalteberen medikazioarekin lotuta.