Sprilur-ek Azucarera Eraikineko klimatizazio-sistema berritu du

0

Garapen jasangarriaren aldeko bere konpromisoari jarraiki, Sprilur-ek energia geotermiko bidezko klimatizazio-sistema berritzaile bat inplementatu du Gasteizko Azucarera Eraikinean. 1900. urtean eraikitako eraikin berezi horrek 15 enpresa ostatatzen ditu, eta hemendik aurrera energia-sistema eraginkor bat erabiliko du, zeinak energia geotermikoko metodo aurreratu baten bidez lortuko baitu beharrezko kontsumo osoaren % 30a.

Sprilur-ek (enpresa-guneen kudeaketa eta sustapeneko sozietate publikoak) 2019an hasi zituen eraikinaren instalazioak berritzeko lanak, helburutzat harturik sistema jasangarri bat ezartzea energia eraginkortasuna hobetzeko, erregai fosilekiko menpekotasuna minimizatzeko eta energia kontsumoa eta ingurumeneko inpaktua murrizteko.

Erreforma-proiektuan beharrezkoa izan da klimatizazioa aktibo mantentzea 24 orduz, bertan instalatutako enpresen premiengatik. Energia geotermikoko sistema instalatzeko prozesua abiatu aurretik hainbat analisi eta prestakuntza egin behar dira, eta kontuan hartu behar da sistema horrek lurraren barnealdeko berotik ateratako energia berriztagarria erabiltzen duela ur beroa ekologikoki klimatizatu eta lortzeko.

Hala, lanak bi fasetan egin dira, eraikinean garatzen ari diren enpresa-jarduerak bermatzeko. Hasteko, punpaketa-makinak erretiratu ziren eta eraikineko lorategi-eremuak atondu, 200 metroko sakoneran 12 zunda kokatzeko eta, horrela, geotermia bidezko lurpeko ur-ur punpaketa-zirkuitu bat sortzeko. Azkenik, bi aire-ur bero-punpa berri txertatu dira, beren energia-kudeaketa eta aireztapenerako ekipoekin eta kontsumo-neurgailu eta -kontrolatzaileekin.

Eraikinaren eraberritze integrala egin zenetik 21 urte igaro direlarik, azken erreforma honekin Azucarera Eraikinak egungo araudi guztiak beteko ditu, eta asko hobetuko du bere kalifikazio energetikoa, bai energia-kontsumoari eta bai CO2 isurien murrizketari dagokionez. Urte honetatik aurrera, Azucarerak klimatizazio-sistema aurreratu, eraginkor eta jasangarri bat izango du, eta maila jasangarriagoetara iritsiko da erregulazio-tauletan (energia-kontsumoaren mailan 168Cra eta CO2 isurien murrizketan 28.5Bra).