Bilboko ostalaritzako terrazak handitzeko eskaera egiteko epea ekainaren 26an amaituko da

0
Fotografía: www.tkshed.com

Datorren barikuan amaituko da hiriko ostalariek terrazen azalera handitzeko eskaera egiteko epea. Bilboko Udalak eskaerak onartzen jarraituko du, baina ostalaritza-establezimendu berrien edo horien titulartasun-aldaketen kasuan bakarrik.

Terraza jartzeko edo handitzeko eskatzeko aukera maiatzaren 11n jarri zen martxan, ‘deseskalada’ deritzonaren 1. fasearen hasierarekin batera. Neurri hori salbuespenezkoa eta iragankorra da, eta haren bidez, Udala, ahal duen neurrian, osasun-krisiak ostalaritza-sektoreari eragin dion galera ekonomikoa arintzen saiatu da.

Udalak gogorarazi nahi du terrazak jartzeko baimenak (sasoikoak edo berriak) osasun-agintariek emandako jarraibideetara egokitu beharko direla. Horregatik, ostalaritza-lokalek bermatu beharko dute ezinbesteko segurtasun-tarteak mantentzen direla une oro unitate laukituen artean (mahaien eta aulkien multzoak), 1,5 metrokoa.

Terrazaren okupazioa baimenean jasotakoari egokitu beharko zaio, eta ezingo da mahaien kopurua handitu terrazarako baimendutako eremutik kanpo.

Bilboko Udalak kontrolak egiten jarraituko du, emandako terraza-baimenen baldintzak betetzen direla ziurtatzeko.