Bilboko Udal Banda, Areatzako kioskoan

0

Bilboko Udal Musika Banda agertokietara itzuliko da bihar. Areatzako kioskoak, hiriko gune sinboliko eta maitatuenetako batek, hartuko du lehen hitzordu musikal hau. banda joan den ekainaren 9an agertu zen berriro Azkuna Zentroan, ekitaldi pribatu batean, bere 125. urteurrena ospatzeko, baina biharkoa koronabirusak sortutako osasun alerta osteko publikoari irekitako lehen kontzertua izango da.

Emanaldia 19:00etatik aurrera izango da, eta Bilboko Udalak udarako prestatutako aisialdiari eta kulturari lotutako 150 jarduera baino gehiago biltzen dituen #BilbaoUda2020 programaren barruan kokatzen den musika-jarduera izango da. Egungo egoerak gehien kaltetu dituen lanbide-sektoreetan COVID-19ren ondorioak arintzeko programa, alegia.

José R. Pascual Vilaplana zuzendari titularraren zuzendaritzapean, bandako 40 musikari inguruk, Amilcare Ponchielliren «Sinfonia per Banda», Camille Saint-Saënzen «Orient et Occident», Gustav Holsten «First Suite in e flat for Military Band», James C. Williamsen «Symphonic Suite» eta J. Vicente Egearen «Variaciones Agur Jaunak» lanak interpretatuko dituzte.

Kontzerturako, jendearentzako aulkiak jarriko dira, derrigorrezko segurtasun-distantzia mantenduz, eta maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, betiere segurtasun-distantzia hori bermatu ezin bada.