Irekia dago Bilbon kirola garatzen eta bultzatzen duten ekimenetarako eta programetarako udal dirulaguntzak eskatzeko epea.
Kirol ekimenak egiten dituzten klubek, erakundeek eta arduradunek uztailaren 15eko 14:00ak arte egin ditzakete eskariak. Bilboko Udalaren helburua kirola urian sustatzea da eta horretarako 562.300 euro inbertituko ditu 2020an.