#Bilbouda2020 ekimena aurkeztu dute

0
PRUEBA

Bilboko Udalak #BilbaoUda2020 ekimena aurkeztu du, udarako aisialdiari eta kulturari lotutako 150 jarduera baino gehiago biltzen dituen proposamena. Ekimen hau #BilbaoAurrera Udal Planaren barruan sartzen da, helburu duena COVID-19aren ondorioak arintzea egoerak gehien kaltetu dituen lanbide-sektoreetan.

Juan Mari Aburto alkatea izan da, Gonzalo Olabarria Kulturako zinegotziarekin batera, eskaintza askotarikoa, kalitatezkoa, eskuragarria eta, nagusiki, doakoa, biltzen duen udal-programazioa aurkeztu duena. Eskaintza hori herritar ororentzat da baina, batez ere, familientzat, eta ekainean, uztailean eta abuztuan egingo da, uriko zortzi barrutietako espazioetan.

Betiere osasun-neurriekin bat etorriz eta unean uneko protokoloak zorrotz betez, Bilboko Udalak kalitateko kulturaren eta tokiko kultura-eragileen aldeko apustua egin du, auzoak musikaz, antzerkiz, dantzaz, magiaz eta literaturaz betetzeko, besteak beste. Horrela, kulturako uda bete-betea proposatu du Udalak.