Euskaldunak beste bi webgune kaleratuko ditu

0

Orain arte, www.euskalduna.eus webgunean Musikaren Jauregiaren berezko edukiak ematen ziren, eta baita Convention Centre jarduerarekin erlazionatutakoak ere, eta horrek distortsioak eragiten zituen, batez ere bertakoak ez ziren bezeroen artean.

Horretarako, edukiak eta funtzionalitate espezifikoak diseinatu eta konfiguratu dira. Ingurune digitalak bereizteak, jarduerako eremu bakoitzaren produktuak eta zerbitzuak kudeatzea eta merkaturatzea errazten du, bezeroen tipologiaren eta profilaren arabera, eta, aldi berean, haien premiak hobeto egokitzeko eta estrategia digital espezifikoak garatzeko aukera ematen du.

Ekimen hori, batez ere tresna digitalen bitartez nazioarteko merkatura bideratuko den komertzializaziorako B2B estrategia berriaren hasiera da. Lehen fase honetan, plataforma guztiz berria sortu da kulturaren eremurako (www.euskalduna.eus), ikuskizunen sarrerak on-line saltzeko erraztasunera bideratua, batez ere, telefono mugikorraren bidezko prozesuak erraztuz.

Hala ere, kongresuen eta konbentzioen mundura bideratutako web plataforma berria (www.euskaldunabilbao.com) negozio-ildo horretarako lehendik zeuden edukietatik abiatzen da. Dena den, jadanik hasi da ingurua erabat berrantolatzeko proiektua, on-line zerbitzuak areagotzeko eta komertzializazio prozesuak errazteko helburuarekin. Web plataforma berri hori irailerako egongo da martxan.