Hondarribiko Udal Liburutegia normaltasunera bueltatzen ari da

0

Larrialdi Egoera amaituta, Hondarribiko zerbitzu publikoak apurka normaltasunaren bidea ibiltzen hasi dira.

“Hala, Zuloaga Etxea Udal Liburutegian, hemedik aurrera liburuen mailegua eta ikasgela erabiltzeko ez da ordua eskatu behar eta liburuak kontsulta daiteke askatasun osoz” esan du Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak.

“Horrela, aretoan irakurtzeko, kontsultatzeko eta erabiltzaileek liburuak zuzenean eskuratzeko aukera ematen duen mailegua egiteko, ikasteko aretoak irekitzeko, bibliografia- eta liburutegi-informazioa emateko eta libu­rutegien arteko maileguak egiteko aukera eskaintzen da gaur bertatik”.

Gogoratu behar da Liburutegiaren ordutegia 9:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara dela.